Matthias Withoos
Matthias Withoos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amersfoort, 1627 |
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika |
Heriotza | Hoorn, 1703 (75/76 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Irakaslea(k) | Jacob van Campen Otto Marseus van Schrieck |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Amersfoort Florentzia Erroma Lyon Amersfoort eta Hoorn |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Bentvueghels |
Genero artistikoa | izadi hila |
Matthias Withoos (1627 – 1703), baita Calzetta Bianca eta Calzetti izenez ezaguna . Holandako margolaria, izadi hilak eta hiriko eszenak margotu zituen baina batez ere intsektuak, narrastiak eta sasiak aurreko planoan margotzeagatik ezaguna.
Withoos Amersfoort hirian jaio zen. Bere lehendabiziko irakaslea Jacob van Campenizan zen eta geroago Otto Marseus van Schrieck.
21 urte zituela, Withoos, Van Schrieckrekin eta Willem van Aelst-ekin Erromara joan zen. Bertan "Bentvueghels" taldean izan ziren eta Withoosen ezizena "Calzetta Bianca" ("Mahuka Zuria") izan zen.
Italian Leopoldo de Medicik hainbat margolan agindu zizkion.
1653 urtean Amersfoortera itzuli zen. [1]
1672 urteko "Urte Negargarria"n, frantziako tropek Amersfoort euren esku hartu zutenean, Withoosek Hoorn-era ihes egin zuen eta bertan bizi izan zen bere heriotza egunera arte, 1703 urtean.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Withoosen izadi hilak, aurreko planoen ilunak eta misteriotsuak diren basa-landareak, sasiak, intsektuak, narrastiak eta bestelako izakiak agertzeagatik dira aipagarriak.[1] Pintura horietako batzuk vanitas motiboa[2] dute eta garai hartako bildumagileen artean ohikoak ziren.[1]
Horrez gain, hirietako hainbat ikuspegi ere irudikatu zituen.